Aller à

Atharratze, Negu elurtua, eta Zen bidea

#1 18-12-2009 12:01:56

Yon
Membre
Courriel

Atharratze, Negu elurtua, eta Zen bidea

Egun On denei,

Agur ttipi bat Xiberoko (Zubero-ko) neguko sarrerik.

Hotz handiak izan ditugu azken egunetan
(2009 ko abenduaren erdiko egunak).

Kostaldea zunbait egunentzat utzi dut bere lekuan,
bere mugan, eta bere muga izateko ezinean,
eta ene bespa 125 cc hartu diat (behikulo bakarra),
hamar eguneko gauzak zakoetan bilduz eta lotuz motoaren gain,
ehun ta hogei kilometro hiru horrenetan burutu,
Irisari-ko trinketen kafe bat ta berogailu parean geldi ondoren.

Atzoko hotzean eta hotz hotsean (tele - bistan da !)
Atharratzeko herrian bertan urrengo egunak antolatuz,
Maule aldean erosketak egin (traidore bai...),
Xiberoko mankomunitatearen cyberlekutan ari apur bat (hemen...),
eta gaur goizen herria ta bazterra (basaburu oroa) elurrez xuria.

Ene praktikak direla eta,
zeren eta hua da ene egunerokotasunaren tira-bidea,
nola auto ta motoen kontu hoiek gutxiturik diren egun hoietan,
Atharratzen bertan nituzke bi eginmoldeen hauta.

Herritik hasi:

Lehen aukera (motza):

a/ Ibilera Afganoa
(sudurrean arnasa neurtuz)
Atharratze / Aloze / Omize
(buelta horren erdiko kontua)

b/ Yi Txuan artean
(Tai Chi bildua ta laburtua - eman dezagun)
Atharratzeko uhaitza (erreka) aldeko barratza publikoan
Hango pinu handi ta bakar pean
mugigabeko posturak eraman (horren bat ingurun)
askatuz juten ondulazione iraunkor bat
(azkartu - lasaitu - berhasi...
biltze muskular bakoitzetan)
(20 edo 30 minutu)

Bigarren aukera (luzea):

a/Ibilera Afganoa
errepidetik (elurturik egun hoietan) igo
Magdalena mendian Sustari leporaino (horren bat heltzeko)
Hango lepo tttipian gora igotzen apur bat
gainean bada arbolada ttipi bat aldapan: Hor ego !

b/
§ Yi Txuan artea eraman
osoki horren edo horren bat t'erdiko
postura ta mugitze geldoa eraman
Xuberoko ibar zabala litzateke begi aintzin
§ Zen Praktikaren Zazen postura eraman
eserrita manta baten gainean,
eta nola oinak hontan dira biluts,
mantaren alde bat anka ta oinen gainean ezarri.
Ez zira bortxez (...) Tibeten. Baina bai baita.
Hola geldi 20 eta 40 minutu artean (neurrituak).
Gero posible bada, ibili borobil, mantxo mantxo,
erdi urratseko urratsak egiten bai arnasa huntan kokatzen
(Kin Hin deitua Zen Praktikan)

Itzuli Atharratzeko herrira (beste horren bat)
edo BideZahar deitutako errepidetik
edo Begi-iturri deitutako errepidetik
(Sustarin bilduak).

Bestela ere, hotza ta elurra izanik,
su onduan edo etxe barnean egokitu daiteke,
kanpoan bakarrik suduraren plazerra eramanik,
ez besterik !

(Zen et Yi Txuan baita etxean legozke,
Ibilera, afganoa edo ez, zailki !)

Izan Huntsa,
ondo izan,
eta ona honen lege...

Yon
Zen Do Ken diziplina ta elkartearen
arduraduna (presidentea)

[url]www.zendoken.over-blog.com
[url]www.zendoken-book.over-blog.com (frantsesez)
[url]www.zendoken-basque.over-blog.com (frantsesez)
blogari.net/zendoken (euskaraz)


Euskal Herritik landa / art de montagne, art immobile ? art de vie, art envers ? / pour un travail énergétique (martial et de soins) en espace naturel ou sauvage, en abords de montagne / des Pyrénées basquaises

#2 22-12-2009 15:00:27

Yon
Membre
Courriel

Re: Atharratze, Negu elurtua, eta Zen bidea

Arresti on denei
Ni berritz, hemen, aurreko lerroen egilea...
Atharratze aldean oraino...

Aste buru hontan (09ko/12ren/17-19ak)
bai ibili naiz elurraren indar bizia jarraituz
bai aipatutako aukera motzean
(Atharratze-Aloze-Omize aldea)
bai aipatutako aukera luzean
(Atharratze-Sustari lepoa-gaineko arbolada).

Azken aukera huntan,
deitutako arbolada baita ehizan izateko aldea da
(hortako etxola handia badu erdigunean,
eta airean hiruzpalau plataformak).
Hala ere lekua bai da zabala bai nolabaiteko babeskua.

Atharratzetik etorria (- jina)
bai da oinez horren (- ordu) baten kontua.

Magdalena mendirako errepidea
(baita Barkoxera juten dena)
Sustari lepoan pasatzen da,
hau da arboladatik hamar minutura oinez,
eta azken hua Eretzü mendira juteko sendan dago.

Igande baten,
eguzkia dizdira delarik,
elurra gehienez urturik,
jendea bada handik han pasatzen
(gainera autoak hurbil hurbil heltzen dira)
eta ez litzateke bide egokiena meditazioan izateko,
baizik eta elkar pareko parean
bar barrez (far farrez) ongi bestatzeko...

Euskaldunak ere, euskaldunak oro,
txapela barnean zer eramaiten
eta gordetzen duten
elkarren artean dastatzeko...

Ordun bai igandeko ibilaldi
polit eta arrunt bat izateko balio du
baina buru izaera (adibidez meditazioan) izateko
astean zehar lanako horrenetan (orduetan) hobe.

Azkenean Artean hori eraiten (esaten) da.

Bada artetan Artea, zunbait alditako Arte nahia,
gero ere bada Artistaren fede-profezioa,
eta hua da lanako kontu parean (eta paretan) eraikitzen dena.

Kultura ekialdarretan (orientalak) gauza bera da,
izan ahal da gogoa, baita egitan eta azkarki gustua,
baina betekizuna bizitza oroaren betekizuna
lanako kontutan pareko lan kontu gisaz litzatekena.

Baina gehien nabari (...) dena
asteburu arrunt honen erakaspenez,
eta orain arte aipatutakoari antzakoa
(des-figurazio gisa batekoa...),
elurra egun bi edo hirutan izan ondoren,
egun bat izan dugu eder,
egun "zinematografikoa" edo eman dezagun "kokainomana",
eta bertan jarraian - atzo astelehen egun bertan -
laurogei edo ehun kilometro-orduko haizeak joka,
hego haizea gainera, borthietatik joka...

Hau da,
ostegunetik igandera hotzarengan zertxobat pasata,
igandetik asteartera sukarka (elurren artean hego haizetzat)
aurkako aldean pasata.

Hontzi bat bezala (itxas hontzi...)
alde batean makurtzen,
beste aldean bere hala baita makurtzen (aurkakoa !),
nora eta nola juten gira hola ?

Baina sorginkeri hoiek
utziko ditugu bazterrean
(makurtze batean...)
eta Artea ta Kultura Ekialdarraren bidea
betekizunez osatuz junen gira,
bai alde bateko berean bai bestelako parean,
hezi izatean eta ezin izatean.

Dena den, borobil (...),
Izan huntsa

Yon (Jean-Philippe Erbin)
Euskal Pirineoa


zendoken.over-blog.com
zendoken-book.over-blog.com
zendoken-basque.over-blog.com
blogari.net/zendoken
tel = +33 630 59 1936


Euskal Herritik landa / art de montagne, art immobile ? art de vie, art envers ? / pour un travail énergétique (martial et de soins) en espace naturel ou sauvage, en abords de montagne / des Pyrénées basquaises

#3 26-12-2009 16:12:05

Yon
Membre
Courriel

Re: Atharratze, Negu elurtua, eta Zen bidea

Agur denei

Atzo bai burutu diat aipatutako "aukera luzea",
SUSTARI lepotik aritzetako arboladan
Eguberriko egun honetan
bereziki bazkarriaren horrenetan
egonaldi bakartia zerbait lortu baitiat
(baseritarrak lanean, militarren hegazkinak hegaz ere).

Zen aldi oso bat,
Xiberoko ibar zabala begi aintzin,
begi-tartez, aur-pegiz,
45 mn eko zazen eserrita begi jeitxiak,
15 mn ko kinhin (ibilera oso geldoa)
aritza sendo baten ingurun.

Atharratzetik Atharratzera hiru ordu (horren) osoki.

Gauean etxean bertan
iluntasuna inguru,
beste Zen aldi bat,
baita horren batekoa,
mendien artean irudiko aldi aurrekoaren mamiaz
bete diat eta zutitu da
bai zazen ari, bai kin hin ari.

Azkenean,
hamar egunetako aldi xiberotarra hontan
(bihar igandean juten bainiz kostaldera berritz,
ene bespa 125 cc rekin baita bere zakoak...)

lauzpabost aldiz lehen mezuan
aipatutako AUKERA MOTZA bete diat,
eta bi aldiz AUKERA LUZEA.

Ene urrats estu ta bakarti pean,
Atharratze bezalako herri alde xume bat (ni xumeago...)
Arte txinatar eta japondarretako base gisaz izan da,
ez ustean gertatu daiteken bezala.

Izan huntsa eta beste bat arte,
ni Aiako Harrien aldea berritz juntatzeko niz,
gure nazio arteko mugan,
eta muga ezan.

Yon (Jean-Philippe Erbin)
Euskal Pirineoa


Euskal Herritik landa / art de montagne, art immobile ? art de vie, art envers ? / pour un travail énergétique (martial et de soins) en espace naturel ou sauvage, en abords de montagne / des Pyrénées basquaises